sábado, 12 de junio de 2010

Gazte Eguna 2010


KUÑA ENTZUTEKO

Azken garaietan urtero egin duten bezela, aurten ere Gazte Eguna ospatzeko prestaketa lanetan dabiltza. Eta ez diogu gezurrik, urtetik urtera Gazte Egunaren indarra handituz doala esaten badugu. Gazte Eguna gazte guztion eguna da, haien ezinegonak azaleratu, aldarrikapenak kaleratu eta herri proiektua islatzeko aukera ezin hobea.

Horretarako, noski, ezinbestekoa da nork bere esparruan ekarpena egitea (futbito txapelketa antolatuz, antzerki taldean parte hartuz, musika talde batean joz, euskararen aldeko kanpainetan arituz, etxebizitza eskubidea aldarrikatuz…) gazte mugimendua errotu eta indarrak metatzeko abagunea eskaintzen du.

Haietako bakoitzaren ondar aleari esker lortuko baidute kapitalismoaren balioez gaixotu duten jendartea irauli eta gorriz margotzea.

Ez zaitez zu ere telebistak sortutako kausarik gabeko errebelde bihurtu. Zure ekarpena behar-beharrezkoa da. Zatoz ondo pasatzera eta kalea gorriz margotzera!


GAZTE EGUNA 2010 (BARAKALDO) EKAINAK 12

EGUZKIAGIRREN
11:00etan Futbito txapelketako finala
12:30ean Kalejira

BAGATZAN
13:00etan Euskararen ekimena
14:00etan Herri poteoa
15:00etan HERRI BAZKARIA (Ikasleak 5€; langileak 8€)
17:00etan 121 KREW
18:00etan Gazte Olinpiadak
19:30ean Kalejira

SAN BIZENTE PARKEAN
20:00etan Ekitaldia
22:00etan Kontzertuak: Kuenta Atras, Tintorrou by the Morrou + Talde sorpresa

Ikusi nahi ez gaituztenek ikus dezatela KALEA GUREA DELA!

Barakaldo gaztea, Gorria eta Askea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario