jueves, 28 de octubre de 2010

Zigor Blanco bisitatatzera zihoazen bi lagun zaurituak suertatu dira istripu batean

Senide eta lagunek istripu berria pairatu dugu

Aurreko ostiralean, urriak 22, Zigor Blanco ikustera zihoan lagun batek eta kotxe bereko gidariak istripua pairatu zuten Bizkaian. Blanco ikustera zihoan neska, Galdakaotik Deriora eraman behar zuten aurrena. Han, espetxeraino zihoan autoa hartzeko. Bidean, semaforo gorri batetan zeudela, furgoneta batek atzetik kolpatu zituen.

Ezbeharraren ondorioz, gorputz osoa minduta du. Curtiseko espetxetik bueltan, larunbatean, Galdakaoko erietxetik pasa eta lepokoa jarri zioten. Lepoan kontraktura muskularra du eta zorabioak pairatu ditu azken egunetan.

Aurten sakabanaketak eragindako hamargarren istripua da. Nahikoa da. Gogor salatu behar dugu egoera hau. Gure bizitzekin etengabe jolasten dute. Gure eskubideak behin eta berriz urratzen dituzte. Edozein bihurgunetan, edozein errepidetan bizitza utzi dezakegu. Aurretik beste 16 senide eta lagunek egin zuten gisara.

Bada garaia eskubide urraketa guzti hauekin amaitzeko. Sakabanaketarekin, Bizi Osorako Zigorrarekin, larri gaixo dauden preso politikoak ez askatzea, isolamendu eta bakartze egoerak edo senide eta lagunen kontrako jazarpenarekin amaitu behar dugu. Euskal jendarte osoa bete betean kolpatzen duten egoerak dira. Onartezina da egoera eta guztion konpromiso eta urratsen artean gainditu behar duguna.

DISPERTSIOAK HIL EGITEN DU

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

No hay comentarios:

Publicar un comentario