sábado, 27 de noviembre de 2010

Ezkerraldeko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketak


Ezkerraldeko gaztetxe eta gazte asanbladek antolatuta topaketak egingo dira azaroaren 27an, larunbata, Santurtziko La Kelo gaztetxean. Egunean zehar ekintza ezberdinak egingo dira: Goizez, 11:00tatik aurrera asanblearismoaren inguruko tailerra egingo da eta bazkalostean ezkerraldeko gaztetxe eta gazte asanbladen koordinadoraren eta bere etorkizuneko ekimen eta dinamiken eta erronken inguruko eztabaida izango da. Gauean, egunari behar bezalako amaiera emateko, 22:00etan Barakaldoko Lagunita mental taldearekin kontzertua izango da eta ondoren festa egingo da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario