miércoles, 5 de enero de 2011

Kubatar eguna, urtarrilaren 15ean


Urtarrilaren 15ean negu gorria jardunaldietako egun internazionalista egingo da, aurten kubatar herriaren 50 urte baino gehiagoko borrokari so egingo diena. Ekimenak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira Mendieta herriko tabernan Euskadi-Cuba elkarteko kide batekin egingo den tertuliarekin. Segidan afaria egingo da Kubako jaki eta edari tipikoekin, eta egunari merezitako parrandarekin emango zaio amaiera. Afariko tiketak herriko tabernan bertan jarriko dira salgai hurrengo egunetan 10€tan.

SESTAOKO GAZTE ASANBLADA

No hay comentarios:

Publicar un comentario