lunes, 4 de abril de 2011

Ezkerraldeko Gazte Independentistak

Ezkerraldeko 10 gazte epaituko dituzte ostegun honetan (apirilak 7) Barakaldoko Justizia Jauregian. Urtarrilaren 20an portugaleteko Ballonti Merkatal Zentroan euskal gazteriaren kontrako errepresioa salatzeko egindako ekimen batengatik da epiketa, non bi gazte eraikineko zubi batetik zintzilikatu ziren pankarta erraldoi batekin. protesta honetan zintzilikatu ziren bi gazteak ertzaintzak atxilotuta eraman zituen eta 10 gaztetik gora identifikatu zituzten.

Epaiketa hau salatzeko eta epaituei babesda emateko kontzentrazio bat deitu da epaitegien aurrean epaiketak irauten duen bitartean. Kontzentrazioa baino lehen prentsaurreko bat egingo da.


Ezkerraldeko gazte independentisten oharra:

Euskal Herriko gazteria beti egon da errepresioaren jopuntuan, beti saiatu dira atxiloketa, tortura, kartzela, kriminalizazio eta abarren bitartez herri honetako gazteak kikiltzen, baina ez dute lortu. Etsaia saiatu da beldurra Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzen, hiri, herri eta auzo guztietara atxiloketen eta
torturen mehatxua eraman nahi izan dute, gu denok gure lan politikotik aldendu nahi izan gaituzte, baina ez dute lortu. Zentzugabeko makrosarekada eta eraso guzti horien ostean makurtuko ginela uste zuten, baina horren ordez zer da lortu dutena? Zer da jaso dutena? Ezer ere ez! Kolpeak eta kolpeak ematen pasa ostean zer da orain euren parean dutena? Herri oso bat dute aurrean, euskal gazteria ez dago bakarrik. Ez dugu pauso bat ere atzera emango, erasoak eraso aurrera jarraitzeko borondatea dugu eta herri honen babesa eta onespena dugu. Herri eta auzo guztietan lan egiten jarraitzeko gogoak ez zaizkigu falta eta hasieratik hartutako konpromisoan berresten gara.

Urte honetako urtarrilaren erdialdean Espainiako Estatu faxistak gazteria independentistaren aurka aurrera eramandako politika errepresiboa salatzeko ekintza ikusgarri bat burutu genuen Portugaleteko Ballonti merkatal zentroan. Bi gazte soka batzuekin merkatal zentroko zubi batetik zintzilikatu ziren pankarta erraldoi batekin, behean hainbat gaztek ekimenaren inguruko eskuorriak banatzen zituzten bitartean. Ekimen honen ondorioz ertzaintzak bi lagun atxilotuta eraman zituen eta 10 gazte baino gehiago identifikatu zituzten.

Orain, protesta horretan parte hartzeagatik Barakaldo, Portugalete eta Santurtziko 10 gazte epaituko dituzte. Epaiketa Barakaldoko Justizia Jauregian izango da ostegun honetan, apirilak 7, goizeko 9etan.

Epaiketa hasi baino lehen, goizeko 8:30etan prentsaurreko bat egongo da eta jarraian kontzentrazio bat burutuko da epaiketa amaitu bitartean epaituei babesa emateko.

Epaiketa hau gazteriaren kontrako eraso guztien ildo berean kokatzen dugu. Atxiloketak, tortura eta kartzela errepresioaren errepresentazio gordinena dira, baina epaiketa hau norabide berean doa. Ostegunean epaituak izango diren gazteak ez dira zubi batetik zintzilikatzeagatik edo eskuorriak banatzeagatik epaituak izango. Epaituak izango dira gazteria independentistaren kontrako bortizkeria eta kriminalizazioa salatzeagatik eta hauekiko elkartasuna erakusteagatik. Izaera honetako epaiketek helburu bera dute, herri honetako gazteria desaktibatzea eta salaketa eta elkartasun adierazpenak kaletik ateratzea. Baina gurekin jai dute!

EZ GAITUZUE EPAITUKO!!

EZ GAITUZUE GELDITUKO!!

GORA EUSKAL GAZTERIA!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario