martes, 26 de julio de 2011

Barakaldoko Gazte Eguna, herrian gazte mugimendu bateratua lortzeko lehen pausua


 Barakaldoko gazteria aurrera doa. Etenbarik lanean, elkarren artean lanean. Ohiko dinamikari uko eginez, herriko gazte erakundeek bere kabuz lan egiteari utzi, eta, gazte mugimendu bateratu bat sortzeari buru-belarri ekin diote. Lehenengo pausua barne hausnarketa izan zen. Herriko gazte antolakundeek azken urteetan egindako diagnostikoa, hain zuzen ere. Amankomuneko lana egitearen beharra antzeman zuten orduan. Indarrak batzearen beharra. Eta, horretarako, Barakaldoko jaiak baliatuz, Barakaldoko Gazte Eguna antolatu zuten Barakaldoko Gazte Independentistak, Barakaldoko Gazte Asanblada, eta MakaÜen gazte konpartsa taldeek. Deialdi bateratua, eta erantzuna, itzela. Goizeko jardunaldietan, hiru ordu luzez, ehun bat gazte eztabaidan sutsuan aritu ziren: Hezkuntza, Emakumea, Etxebizitza, Aisialdia, Kultura, Langabezia... Barakaldoko egoeraren diagnostiko bat egiten, bakoitzaren ikuspuntua plazaratzen, besteen iritziak kontutan hartzen.

Herriko gazteriari herrian ikusten dituen problemak zeintzuk diren lehenengo aldiz galdetu zaio, eta, emaitzak ikusita, sistema honekin asmatu dugulakoan gaude. Erantzuna izugarrizkoa izan da, Barakaldon ez da inoz holako Gazte Egun handia eta zabala eman”, adierazi zioten HerriKoloreri ekimenaren bultzatzaileek. Poza ulergarria. Jardunaldien ostean egindako bazkarian 150 gazte inguru bildu ziren. Barakaldo batean benetan kopuru itzela. Inoiz baino handiagoa. Arratsaldean, antolatutako tailer ezberdinetan ere partehartzea zabala izan zen oso: Kukutzako rokomobila, txalaparta tailerra, graffiti, zankoak... Gazte Egunari amaiera emateko, berriz, Ezkerraldea Sound System: Revolta Permanent, 121 Krew eta Norte Apache taldeetako kideak batera, txosnagunea musikaz betetzen.

Egunaren balorapena, oso positiboa. “Oso ilusio handiz hartzen dugu hau. Ezin da hemen bukatu. Hemendik aurrera hau guztia landu beharko da gazteekin, Barakaldon gazte mugimendu potente bat aurrera ateratzeko”. Beraz, lana hasi baino ez da egin. Datozen hilabeteetan, ondorioak atera, eta, herriko gazteekin batera, arloz arlo, borroka horiek landuko dituzte Barakaldon.

BARAKALDOKO GAZTERIA AURRERA!!!

LORTZEN ARI GARA..  



 

lunes, 18 de julio de 2011

ZENBAKI SARIDUNA: 017


Gaur Uztailak 17, Gazte Asanbladaren materialaren zozketa burutu dugu txosna gunean. Zenbaki sariduna: 017a izan da. Zenbaki hori duen pertsona, posta elektronikoaren bidez jarri daiteke kontaktuan gurekin: bbarakaldogaztea@gmail.com

Hoy, 17 de Julio, hemos realizado el sorteo en las txosnas. El numero que ha salido ha sido el 017. El que tenga el numero puyede ponerse en contacto con nosotros a traves del correo electronico: bbarakaldogaztea@gmail.com

viernes, 15 de julio de 2011

BGAren Kamisetak, Makaueneko txosnan


Gazte Asanbladaren materiala, jaiak bukatu arte Makauen Gazte Konpartsaren txosnan egongo dira erosi ahal izateko, 6€-ren truke.

ONGI ETORRI KATXORRO

lunes, 11 de julio de 2011

UZTAILAK 13, GAZTE EGUNA BARAKALDON

Barakaldoko Gazteria" herriko hiru gazte eragile ezberdinen artean aurrera atera nahi dugun priektu bat da. Barakaldoko Gazte Asanblada, Gazte Independentistak eta Makauen Gazte Konpartsak elkarlanean aritzera gonbidatzen zaituztegu gazte guztioi.
Proiektu zabal eta ireki berrri honetarako ezinbeztekoa da zure aportazioa. Horregatik Barakaldoko Jaietan, uztailaren 13an (asteazkena) GAZTE EGUNEAN parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hau izango da gure lehengo harritxoa.
Gure xedea barakaldoko gazeria batzea eta guztion artean elkarlarean aritzeko topaleku bat eratzea da, guztiok batera lortu dezakegulako herri hau goitik behera aldatzea.

AIMATU ETA ETORRI ZAITEZ!
GORA BARAKALDOKO GAZTERIA!

jueves, 7 de julio de 2011

BARAKALDOKO JAIETAKO TXOSNEN EGITURA


Ostiralak 8

20.00 txoznagunearen irekitzea

00.00 Keimada herrikoia "Askaberri" txoznan
Larunbata 9
11.00 Marcha ciclo-ecológica (Herriko Plaza-Errekatxo) Izen ematea: Herriko plazako informazio gunean

20.00 Jornada contra las agresiones sexistas en el recinto de txoznas.

20.15 Jaietako pregoia udaletxean eta koadrilen jeitsiera (Orkresta Nacional)

23.30  Concierto : Def con Dos

Igandea 10

19.00 Concierto crea música, música Africana

18.30 Txitxarrillo

19.30 Txorizada

Astelehena 11

19.00 Concierto Gazte Txosnetan: Sobre 10, Revolta permanent, Shurmanos, Nahastu

20.00 Lanzamiento de txapela y carrera de sacos

Asteartea 12

18.30 Titeres

20.00 Pruebas humorísticas

Asteazkena 13

Gazte eguna

11.00 Gazte topaketa txoznetan

12.00/19:00 Rocodromo

13.00 Gazte tailerrak: dantzak, grafiti...

15.00 Bertso bazkaria

19.00 Concierto Gazte (txosnetan)

20.00 Pruebas humorísticas

22.00 Gose/zea Mays

Osteguna 14

19.00 Titeres "Hamaika gatzaka" (Grupo tenderete)

19.30 Txokolatada

22.00 La pegatina

Ostirala 15

18.30 Zirkoa Oilaskoetxea

20.00 Rally poteo

Larunbata 16

10.00 Concurso gastronómico

15.30 Comida popular

16.30 Mus txapelketa

22.00 Siniestro Total

Igandea 17

19.00 Txahala dastaketa

20.00 Jotas navarras