miércoles, 26 de octubre de 2011

AÑORGAKO GAZTE ASANBLADAREN XX.URTEURRENA


Añorgako Gazte Asanbladak bere XX.urteurrena ozpatzen dabil urriaren 14tik azaroaren 5era, programa oso zabal batekin. Hona hemen gazte asanbladaren oharra:


Azken urte hau barrura begirakoa izan da. Askok usteko dute geldirik egon garela kontzertu edo ekitaldi gutxiago izan direlako. Baina atearen beste aldean lanean gogor aritu gara eta txiki geratu zitzaigun gaztetxea handitu dugu.
Gazte Asanbladatik eskerrak eman nahi dizkizuegu sortzaileei. Erreza da martxan dagoen mugimendu batean sartzea. Zaila dena hutsetik hastea da eta beraiek hori egin zuten Añorgan. Gazteok antolatu beharra geneukala konturatu eta lanean hasi ziren, lan horri eskerrak gaude gu hemen. Aupa zuek!
Aipa genitzake urte guzti hauetan antolatutakoak: kontzertuak, DJ gauak, gazte festak, bertso afariak, akanpadak… Baina gure ustez Gazte Asanbladaren funtzio garrantzitsuena generazioen arteko lotura izan dela da. Bestela harremanik izango ez genukeen koadrilak, gure aisialdia aurrera eramateko Donostiara edo inguruko herrietara joango ginenak Gazte Asanbladak eta gaztetxeak elkartu gaitu. Eta kateak jarraitzen du oraindik.
Urteurrena ospatzeko egitarau zabala antolatu dugu urriaren 14tik azaroaren 5era. Asanbladatik gonbidapena luzatzen dizuegu denona den urteurren honetan parte hartzeko.
Egitaraua:
Urriak 28, ostirala:
  • 19:00etan Kapoeirara introdukzioa
  • 23:00etan Brasildar gaua
Urriak 29 larunbata
  • 10:00etan Haurrentzako jokoak
  • 11:00etan Buruhandiak
  • 12:00etan Kantujira
  • 14:00etan Herri bazkaria
  • Ondoren Bingoa
  • 17:00etan Kalejira animatua Añorga osoan zehar
  • 22:30etatik aurrera Kontzertuak zinean (Sarrera 3€):
    • XOLOMONA BI
    • ASGARTH
    • UTIKAN
    • BLAKA
Azaroak 5 larunbata
  • 16:30ean Mahaingurua museoan Euskal Herriko gazte asanblada ezberdinekin
  • 18:00etan Kontzertuak Soziedadean
    • HILKAR
    • HUMILIKATE
  • 22:30 Kontzertuak zinean (Sarrerak aurretik 8€, bertan 10€)
Salgai toki hauetan: Añorgako gaztetxea, Jolas Etxea taberna (Añorga), Ilargi taberna (Lasarte), Garin (Hernani), Doka (Antiguo) eta Aurresku taberna (Alde Zaharra).
    • MAMBA BEAT
    • ZEA MAYS
    • Ondoren DJ BULL

No hay comentarios:

Publicar un comentario