lunes, 3 de octubre de 2011

Barakaldoko gazteriaren aurka egondako erasoak salatzeko prentsaurrekoa eman du Eleak mugimenduak

Gaur goizean Eleak mugimenduak prentsaurrekoa egin du Barakaldon, udaletxe aurrean. Azken bi asteotan Barakaldoko gazteriaren aurka egondako erasoak salatu dira, eta ostiralean Barakaldon egongo den herrialdeko manifestaziorako deialdia luzatu da, gazte hauei guztiei elkartasuna adierazteko eta euskal gazteriaren kontrako jazarpena bukatu dadin eskatzeko.

Prentsaurrekoko oharra:
2007tik orain arte 250 gazte baino gehiago atxilotuak izan dira, gehienek torturak, inkomunikazioa, kartzela… bizi izan dutelarik euren azaletan, guzti honen zergaiti bakarra gazte konprometitu izatea eta beste Euskal Herri eta jendarte baten alde egitea da.

2007. urtean Barakaldon Euskal Herriko beste hamaika txokotan bezala: Oarsoaldean, Markinan, Donostian, Uribe Kostan, Hernanin… estatuaren olatu errepresibo berri hau jaso genuen. Alberto Gomez atxilotua izan zen 2007ko abuztuan kale erasoetan partehartzea egotzita. 5 urteko kondena betetzen zuen bitartean Espainiako auzitegi nazionalean berriz ere epaitua izango da aste honetan zehar, lau urteko kartzela eskaerari aurre eginez. Baina azken aldian gure herrian gertatutakoa ez da hemen gelditzen, pasa den astean Igor Katxorro gazte lutxandarra epaitua izan zen auzitegi nazionalean 2 urte eta 6 hilabeteko kartzela mehatxupean 2008ko kale eraso batengatik. Azkenik pasa den ostiralean Sendoa Jurado, Unai Frias eta Jon Villanueva gazteak atxilotuak izan ziren Barakaldoko udaletxean ekimen bat burutu ostean. Gazteen kontrako atxilotze agindu bat zegoen bi urteko kartzela zigorra betetzeko, horregatik, gazte hauek bere eskubideak aldarrikatzeko udaletxeko balkoira igo eta bertan kateatu ziren. Aurreko astean Asier Gomez gaztearen atxiloketa ikusirik, Sendoa , Unai eta Joni lagunek eta senideek behetik elkartasuna eta animoak ematen zizkieten.

Bi astetan barakaldon 4 gazte atxilotuak eta 2 gazte epaituak izan gara gazte kritiko eta borrokalariak izateagatik. Horrexegatik hemendik, datorren ostiralean Barakaldon arratsaldeko 20:00etan, Bide Onera Plazatik hasita, euskal gazteriaren eskubideen alde kalera ateratzeko deia luzatzen dizuegu, 6 gazte hauei elkartasuna adierazteko eta herritar ororen eskubideen alde mobilizatzera deitzen zaituztegu, gazte bat gehiago ez! Euskal gazteria libre eta legala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario