domingo, 23 de octubre de 2011

ERANDION GAZTETXE BERRIA DAUKATE: ZORIONAK

Erandioko Gazte Asanbladak, bere proiektuak aurrera eramateko tresna berria lortu dute, Gaztetxe berri bat okupatu ondoren.Gaztetxea, EGAk, duela hilabete batzuk jarritako dinamikaren bukaera da. Sorte on peña eta Zorionak.

Erandioko Gazte Asanbladaren oharra:

Erandiok badauka gaztetxea!

Badaukagu gaztetxea!

Duela bost urte, gazte asanblada martxan jarri genuen, gazte alorrean zeuden gabeziei erantzuna emateko. Urte hauetan, gazteon artean zein herriko jendearekin sormena, herri kultura, elkartasuna, parte hartzea... eta abar sustatu ditugu, eta asko izan gara proiektura bildu garenak.

Gazteak gara: alaiak, errebeldeak, biziak, euskaldunak, aktiboak, sortzaileak gara. Eta elkarlanaren bitartez proiektu honek bizirik jarraituko du.

Azken garaian, gure ilusio eta ametsak herriari islatu nahi izan dizkiogu hamaika dinamikaren bitartez. Erandioko kaleetan laranja kolorea hedatuz, gaztetxe baten beharra zegoela ozen oihukatu dugu.

Gaur arte, gure proiektua mugatuta egon da, gune propiorik ez baitugu izan. Udalak ez dio gure beharrei erantzunik eman eta horren aurrean Erandioko gazteriak bere bidea aukeratu du, okupazioa! Hauxe izan da gure hautua eta hemen gaude! Guztion artean eraiki eta gazteok gestionatuko dugu gaztetxea! Hau da gure gaztetxea! Hau da gure oraina eta etorkizuna! Hau da herriko gazteon momentua!

Berpiztu genituen herriaren ametsak egi bihurtzeko unea heldu da, ilusioz beteta gaude! Goazen bada kale gris honetako txoko guztiak mila kolorez bustitzera!

Gora Erandioko gazteria! Gora Erandioko gaztetxea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario