lunes, 19 de diciembre de 2011

Unai Hernandezen aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu du Santurtziko Ikasle Abertzaleak-ek

 Santurtziko Ikasle abertzaleak-en oharra:
Santurtziko auzokidea den Unai Hernandez Sistiagari 7 urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta edozein momentuan atxilotu eta espetxeratzeko arriskuan dago. Zigortua, atxilotua eta espetxeratua bere lan politikoagatik.

Gure babesa eta elkartasuna erakutsi nahi diegu Unai eta bere familiari, eta aldi berean, salatu nahi dugu jarduera politikoa ezin dela kriminalizatu pertsona eta ideien judizializazioaren bidez. Beren planteamendu politikoengatik pertsonak kriminalizatzea, onartezina da edozein momentu eta egoeratan.

Hau guztia dela eta, Unairen espetxeratzea, ezarritako espetxe zigorra betetzeko, herri honek izan behar dituen eskubide zibil eta politikoen kontrako eraso larria da.

Espetxe zigor honek, eta balizko atxiloketak, ez du inolako oinarririk, ez eskubide, justizia edota demokraziaren ikuspuntutik, zentzu horretan, gure herriak bizi duen gatazka historikoa gainditzeko bidean lanean jarraituko dugu. Pertsona guztien eskubide guztien alde, euskal gizarteak martxan jarri duen prozesu demokratikoaren alde eta horren kontrako erasoen amaierarako lanean jarraituko dugu.

Bukatzeko, Santurtziko ikasleak zehazki gonbidatu nahi ditugu, dagozkigun eskubideen aldeko indar metaketa egitera, eta horretaz aparte, dei egiten dugu Unairen egoera salatzeko burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.
  • Ostegunean goizeko 8:00etatik 11:00ak arte paro deialdian parte hartzea, eta goizeko 8:30tan egongo den udalbatzarrean parte hartzea Unairen egoera saltzeko.
  • Ostegunean arratsaldeko 19:30tan egongo den mobilizazioan parte hartzera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario