lunes, 23 de enero de 2012

LANGABEZIAK ETA PREKARIETATEAK KONTSUMITZEN GAITUZTE

Aste honetan kanpaina berri bat martxan jarri dugu. Abenduan zehar, eta Azaroaren hainbat asteetan,  kontsumismoa salatzen egon baginen, pasaden larunbata arte (truke azoka prestatu genuenean Eguzkirekin batera, kontsumismoaren aurrean alternatibak sortzen) oraingoan prekarietatean eta langabezian jartzen dugu fokua.

Kanpaina hau aprobetxatuko dugu, bi egoera hauek salatzeaz gain, bi mobilizazioetara deialdia egiteko, batez ere gazteria. Lehenengoa Bilbon egingo den manifestazio nazional, Otsailaren 4an 18:00etatik aurrera Bihotz Sakratutik. Bigarrena Barakaldon egingo dena, Ezkerralde mailan Otsailaren 17an 19:30etatik aurrera Bide Onera Plazan. Mobilizazio biak prekarietatea, langabezia, murrizketa sozialak... eta bestelakoak salatzeko izango dira eta horregatik mobilizaziora egiten dugu deia, batez ere gazteria.

Horretarako hurrengo asteetan propaganda mugitu eta ekimen ezberdinak egingo ditugu, deialdia herritarron artean zabaltzeko eta batez ere gazteriaren artean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario