miércoles, 18 de enero de 2012

LARUNBATEAN GAZTE EGUNA, SAN BIZENTE JAIETAN


Azkenean iritsi dira Barakaldoko Sanbizente auzoko jaiak. Larunbat honetan, hilak 21, Barakaldoko Gazte Mugimenduak antolatutako GAZTE EGUNA daukagu. Pasa den urtean praktikan jartzen hasi ginen filosofiari jarraituz Gazte Egunaren prestaketa eta deialdia Barakaldoko gazte eragile ezberdinon artean egin dugu, Barakaldoko Gazte Asanblada, Gazte Independentistak, Makauen Gazte Konpartsa, Beurko Ikastetxeko Ikasle Abertzaleak eta sortu berri den Emakume Gazteen Taldea.

Sanbizenteko Jaiak garrantzi berezia dute Barakaldoko herri mugimenduaren egutegian, hauek duten kutsu herrikoi eta partehartzailea dela eta. Gazte Mugimenduan gauden gazteok jai hauen prestaketan parte aktibo gara, bai pertsona gisa, bai eragile ezberdinen parte bezala. Hala ere, garrantzitsua ikusten genuen gazteontzako propio egindako egun bat eukitzea jaietako egitarauaren baitan.

Honetara dator Gazte Eguna, gazteok gazteontzako bereziki antolatutako eguna da. Gazte mugimendutik gazteria osoari zabaldutako eguna, ondo pasatzeko eguna, elkar ezagutzen eta harremanak estutzen jarraitzeko eguna, hau da, gazte mugimendua indartzen eta gorpuzten jaraitzeko eguna. Denok gaude gonbidatuta!
Animatu, etorri eta parte hartu!

EGUNA: Urtarrilak 21, larunbata
LEKUA: San Bizente auzoan, Txosnagunean (Barakaldo)
EGITARAUA:

12:00 HARRERA + Esnatze jolasak

12:30 KALEJIRA reibindikatiboa + Poteoa auzotik

14:30 BAZKARIA 3€ +
Bazkalostean: bertsolariak

17:00 -Gazte olimpiadak
-Murala
-Argazki kolektiboa

19:30 EKITALDIA

*Gauean ERROMERIA txosnagunean (jai batzordeko egitarauaren barruan)

No hay comentarios:

Publicar un comentario