sábado, 24 de marzo de 2012

Greba Orokorrerako deia luzatu die Barakaldoko Gazte Greba Komiteak herriko gazteei

Azken urteetan krisi hitza gure egunerokotasunean sartu digute bankariek, enpresariek, politikoek eta abarrek. Pixkanaka-pixkanaka beraien krisia gure krisia bilakatzen dabiltza, soldatak jaitsiz, enpresa publikoak pribatizatuz, kaleratzeak merketuz…

Enpresariek eta bankuek egin duten espekulazioa larruz ordaindu behar dugu guk orain. Eta beraz, kapitalismoaren berfundazioaren bidez, krisia behin ere, gutxi batzuen interesei men eginez konpondu nahi dute, gazteak eta langileak miseria eta pobrezia gorrian utzita.

Krisi deritzoten honen ondorioz gazteok gero eta latzago eta ilunago ikusten dugu gure etorkizuna. Politikariek lan erreforma berriarekin, batez ere, gure aukera gehienak suntsitu dituzte, jubilazioa luzatuz, soldatak murriztuz, praktika kontratuak luzatuz…

Jadanik milaka eta milaka dira krisi honek utzi dituen langabetuak, etxe hutsak gero eta gehiago dira…
Hau guztia ikusita, Barakaldoko gazteok ez gara geldirik geratuko, guretzako ez dago aitzakiarik, kapitalismoa da honen erruduna eta horren kontra egitera goaz!

Argi daukagu, gutxi batzuen krisia dela eta gutxi horien aberastasunak gure miseria dakarrela. Gazteok nazkatuta gaude hau entzuteaz, esaldi hori akatzera goaz!

Horretarako barakaldoko gazteon greba komitea herri honetako gazte guztiei zabaltzen diegu, gurekin batera kalera ateratzera, mobilizatzera, haserretzera, antolatzera eta borrokatzera!

Ez zaitez etxean geratu, zure etorkizunaren jabe izan! Erabaki!

No hay comentarios:

Publicar un comentario