viernes, 29 de junio de 2012

IRETARGI EMAKUME TALDEAREN AKELARREA



Hona hemen Iretargi, emakume taldeak Larunbatean udako solstizioan egindako Akelarrea.

UZTAILAK 21, DENOK KALERA



Uztailaren 21eko manifestaziora deitzeko egin dugun bideoa.

jueves, 28 de junio de 2012

SEXU ASKAPENAREN ALDEKO MOBILIZAZIOA, GAUR SESTAON

Gaur 20:00etan Sestaoko udaletxean sexu askapenaren aldeko mobilizazioa izango da Sestaoko Gazte Asanbladak antolatuta. Hone hemen Sestaoko Gazte Asanbladaren oharra:

Sestaoko Gazte Asanbladak deia egiten du gure herrian laugarren urtez, ekainaren 28an, LGBT askapen eguna dela eta, antolatutako ekimenetan parte hartzeko. Aurten, aurreko urteetan bezala, ekimen zentrala “sexu askapena herri librea eraikitzeko” lemapean Sestaoko udaletxeko eskilaretan egingo den kontzentrazioa izango da, ostegunean bertan, arratsaldeko 8etan.

Sestaoko Gazte Asanbladaren ustez, argi geratzen da homofobia, lesfobia eta transfobia ez direla kasualitatea, gizartearen gidaritza gizon, heldu eta heterosexualengan lagatzen duen antolaketa patriarkalari erantzuten diotela baizik. Egun, LGBT kolektiboari mundu zabalean eskaintzen zaion errezeta, eta Euskal Herria ez da salbuespen, normaltasunetik urrun dago: Eskuin muturra eta erlijioen ofentsiba, transexualen psikiatrizazioa, irain eta erasoa, jazarpena, eta heritza zigorra ere bai, normaltasunez sexu edo genero orientazioa garatu nahi izateagatik.

Horren aurrean, Sestaoko Gazte Asanbladak kalera irtetearen garrantzia azpimarratu nahi du, herri eta auzoetan ere bai askapen sexualaren aldeko borrokari gorpua emanez, duela 43 urte luze Stonewalleko iraultzaren ondotik bizitako arima borrokalari berdinarekin, inposaketa eta diskriminazio ororekin amaitzeko bidean.

Zentzu honetan, gaur goizean Sestaoko udalean izandako udalbatzan Bilduk norabide berean aurkeztutako mozioa eztabaidatu da, udalari ostegunean Sestaon egingo den mobilizazioari babesa ematea eskatzen ziona. Bildu eta PNVren bozkarekin atera da aurrera eta PSOE eta PPk abstentziorako hautua egin dute. Hau horrela, Sestaoko udalak babesa adierazi dio mobilizazioari.

Horretaz gain, zenbait eragile sozial eta politikok ere bai euren babesa agertu dute. Hurrengoak dira: Bildu, Ezker Abertzalea, Izquierda Unida, Karibe Kolektiboa (Sestao), Barakaldoko Gazte Asanblada, Portugaleteko Gazte Asanblada, La Kelo gaztetxea (Santurtzi), Mamarigako Kultur Etxea, Gazte independentistak, Ikasle Abertzaleak, Pikutara gazte konpartsa (Sestao), Andere Bidatz talde feminista (Portugalete) eta Iretargi Barakaldoko emakume gazteak.

UZTAILAK 21: SISTEMA KAPITALISTAREN BIZI EREDUEN KONTRAKO MANIFESTAZIOA

Uztailaren 21ean txosna gunetik manifestazio batean abiatuko gara sistema kapitalistak inposatzen dizkigun bizi ereduen eta hone ondorioen kontra: langabezia, prekarietatea, espekulazioa, kontsumismoa...

martes, 19 de junio de 2012

IGANDEAN, EKAINAK 24 SISTEMAREN BIZI EREDUEN KONTRAKO MANIFESTAZIOA PRESTATZEKO ASANBLADA IREKIA


Kurtsoaren hasieran sistema kapitalistaren bizi ereduen aurkako kanpaina martxan jarri genuen: kontsumismoa, prekarietatea, langabezia... salatuz. Horren ondorioz Uztailaren 21erako manifestazio bat antolatu nahian gaude. Honi bueltak emateko eta manifestazio hau zein propaganda prestatzeko asanblada berezia egingo dugu igande honetan 5etan. Animatu zaitezte etortzera.

BIZIKLETA MARTXAREN KUÑA

sábado, 16 de junio de 2012

ARRONTEGIKO PARKEA: APURKA-APURKA PORLANEZ ESTALTZEN ARI DIREN BERDEGUNEA

Gaurkoan ere, ezaguna egingo zaizuen salaketa batekin gatoz: BARAKALDOKO AZKEN GUNE NATURALAK ETENGABE DESAGERTZEN ARI DIRA! Oraingo honetan, Udal Gobernuak bere helburu espekulatiboak aurrera eramateko aukeratu duen zonaldea Arrontegiko Parkea izan da.
         Zonalde honetan, 161 etxebizitza inguru eraikitzeko proiektua martxan jarri zuten 2002an. Horretarako, hasiera-hasieratik haien proiektu idealarekin bat ez zetozen elementu guztiak kentzen hasi ziren, eta badakigu gure herriko agintariei berdea ez zaiela gustatzen, ez behintzat naturarekin erlazionatuta dagoena, beraz, parkearen azalera murriztu dute eta noski, bidean topatu dituzten zuhaitz guztiak akabatu dituzte.
         Baina auzokideen begirunea ez galtzeko, parkea erdi-erditik zeharkatzen duen errepidea ere egin dute eta ez hori bakarrik, etxebizitza berri hauek Babes Lokalekoak (BLE) dira. ZE ONA DEN GURE UDAL GOBERNUA!!
         Baina, ipuin hau ez da hemen amaitzen, orain, sarraskia egin eta gero, 2011ko urtarrilean, proiektu hau kudeatzen ari den ERETZA S.A.-k, Barakaldoko Hirigintza Elkarteak, eraikitze lanak egiteko behin-behineko baimena enpresa bati eman zion arren, ez dira etxebizitzak eraikitzeko lanak hasi ere egin. Arazoa da, Eretzak ez daukala finantziazioa lortzeko modurik. Hala ere, etxebizitza berri hauek jabea eduki badaukate, hauen zozketa pasa den urteko uztailean burutu zen eta. Gainera, “saria” lortu zuen familia bakoitzak 3.000€ ordaindu behar izan ditu. Bien bitartean, zonalde horretan bizi ziren 20 bat familiek 2007az geroztik, behin-behineko etxeetan bizi dira. Honen harira, pasa den hilabetean, Bizkaiko Batzar Nagusiek Barakaldoko Udal Gobernuari familia hauei behin-betiko etxebizitza bat emateko eskatu diote.
         Argi dago, Udal Gobernuari Monopoly-an jolastea asko gustatzen zaiola eta zaletasun honen ondorioz, zer daukagu orain Arrontegin? Zonalde berde gutxiago eta zementu gehiago eta zer ez daukagu Arrontegin? Babes Lokaleko Etxebizitza berriak eta politak.
         Baina, hau ez da proiektu bat martxan jarri eta gero diru faltagatik gelditzen duten lehenengo aldia. Basatxuko etxebizitzen eta Gorostitzako eta Errekatxoko hainbat txaleten eraikuntza ere gelditu dute. Hori bai,berreskuraezinak diren natura balio garrantzitsuak dituzten inguruneak jadanik galdu ditugu. Edonola ere, birgogoratu behar dugu Barakaldon milaka etxebizitza hutsik jarraitzen dutela eta berdeguneak suntsitzearen arrazoia ez dela herritarrek eta gazteek bereziki etxebizitza duin bat lortzeko dauzkagun arazoak konpontzea. Espekulazioa da Udal Gobernuak bultzatzen duena, horretarako  geratzen zaizkigun azken gune berdeak akabatu behar baditu ere, eta ez  herritarron beharrizanak asetzea.
         Baina guzti honek ez du axola, hurrengo propaganda kanpainan Barakaldo “Gehiagora doala” eta inon baino berde gehiago dagoela esango digute. Agian, guk gaizki ulertu dugu eta agian Lasesarreko super-kuartelaren inguruan ari dira.
BARAKALDOKO EGUZKI
2012ko ekainaren 15ean

BIZIKLETA MARTXA, EKAINAK 22 19:00etan BERRI OTXOAKEKIN BATERA

Langabezi tasa, lan prekarioa, pobrezian dauden pertsonak eta kaleratzeak gora egiten dute hilero. Egoera honen aurrean instituzioen politikak lan erreformetara eta murrizketa sozialei mugatzen dira, gure dirua enpresarioei eta bankeroei ematen.

* Urteko lehenengo 5 urteetan langabeziak 1.200 pertsonetan gora egin du. Horrela langabezi tasa 9.200 pertsonetan dago.

* Kaleratzeak, kontratuen bukatzea, enpresen itxierak, ERE-ak… egunero ematen dira gure herrian.

* Guzti honi gehitu behar diogu azken urtean 218 komertzio itxi behar izan dutela.

* Honen ondorioz 4 familia etxea galdu dute astero. 2011.urtean 203 familia etxea galdu dute.

Guzti hau gertatzen den bitartean murrizketa sozialak martxan jartzen dira ekintza sozialeko departamentuan, prestazio sozialetako aurrekontua gutxiegia da edo murrizten dira hezkuntzarako eta umeek jasotzen zuten laguntza hezkuntza aroan. Baina ez daukate arazorik gastatzeko 300.000€ espainiar buelta Barakaldotik pasatzeko.

jueves, 14 de junio de 2012

MURRIZKETEN AURKAKO KONTZENTRAZIOA LARUNBATEAN


Larunbatean osakidetzako eta hezkuntzako oposaketak aprobetxatuz murrizketen aurkako mobilizazioa burutuko dugu 10:15tan BEC-en Berri Otxoakekin batera. Horrez gain espainiar itzuliaren kostu altuak salatzeko aprobetxatuko dugu baita ere.

martes, 12 de junio de 2012

PSOEk-EAJk errauskailuen eta zabortegien aldeko apustu garbia egiten jarraitzen dute: 5. EDUKIONTZIA, KALE-ANTZERKIA


Barakaldon, hondakinen kudeaketa egokia lortzeko lehenengo pausutzat 5. edukiontzia jartzeko egindako proposamenaren aurrean, bai Udal Gobernuak eta baita Bizkaiko Foru Aldundiak argi utzi dute ez dutela egungo hondakinen kudeaketa ezegokia hobetzeko inolako asmorik.

         Aurrekariak: 2011ko apirilean, EGUZKI Talde Ekologistak hondakinen erabateko kudeaketa lortzeko lehenengo pausutzat 5. edukiontzia ezartzeko iradokitzen zuen eskaera aurkeztu genuen Barakaldoko Udal Erregistroan eta ohikoa den moduan, ez genuen inolako erantzunik jaso.    Eskaera honek helburu argia zuen: barakaldarrok gure etxeetan sortzen ditugun izaera organikoa duten hondakinak biltzeko edukiontziak erabiltzeko aukera izatea.

         Urte bat beranduago, eskaera berbera egin dugu, baina oraingo honetan udal talde guztiek, PSOE salbu,  babestutako mozioa aurkeztu dugu. Mozio honek gainera, Udal Gobernuari edukiontzi hauek ezartzeko Bizkaiko Foru Aldundiak  eskaini duen diru-laguntza eskatzeko esaten dio. Baina, PSOEk aurreratzen da eta Udalbatza baino lehenago, udal talde guztiengana jotzen du  Udal Gobernuak egindako eskaeraren berri emateko. Eskaera honek, 5.edukiontzia ezartzeko ikerketa bat martxan jartzeko plana aurkezten du.  Ikerketa fase honetan, Udalerriko bi auzo bakarra, bi gehienez jota, parte hartuko lukete. Aukeratutako auzoak, Urban-Galindo eta San Bartolome (Done Bikendiko Dorreak) dira, eta bien artean 6.634 herritar hartzen dituzte, hau,   Barakaldoko biztanleriaren %7a baino gutxiago da. Sistema honetan parte hartzeko aukera izango luketen erabiltzailea eskasen arazoari, beste alderdi negatiboak gehitu behar zaizkio: edukiontzien erabilera ekintza boluntario bezala proposatzen dute eta gainera, ez daukate proiektu hau indartuko duen informazio eta kontzientzia kanpaina martxan jartzeko asmorik. Honek, emaitzak eskasak izango direla aurreikustera garamatza. Baina, PSOEk nahi zuena lortu du, guk proposatutako mozioa bertan behera geratu da, ez baitute Udal Osoko Bilkuren eztabaidatu eta bere planak aurrera darrai.

         EGUZKIk alde betetik, Barakaldoko Udal Gobernuaren azpijokoa salatu nahi du eta beste aldetik, Udal Gobernuari auzo guztietan 5.edukiontzia ezartzeko eskatu nahi dio. Aldi berean,  herritar guztioi eskaera honekin bat egiteko eskatzen diegu, hau gure herrian hondakinen kudeaketa egokia lortzeko abiapuntua izan daiteke eta. 

         Agintariei eta baita herritarrei ere gogorarazi nahi diegu, egungo kudeaketa sistemaren ondorioz, gure herritik 8 kilometro eskasera Zabalgarbiko Errauskailua (ezin dugu itxita dagoen Argalarioko Zabortegia ahaztu)  daukagula eta honen eguneroko lanari lotutako inpaktuek (kutsadura, dioxina eta furanoen isurpena, inguruko lurren eta uren kutsadura) eragin zuzena daukatela gure osasunean. Izan ere, isuriek zenbait gaixotasun (minbizia, alergiak, arnasteko-arazoak…) garatzeko arriskua handiagotzen dute.
         Arazo honen aurrean eskaintzen diguten aukera bakarra, neurririk gabeko kontsumoa, lehengaien xahuketa, beste herrialdeekiko batere solidarioa ez dena, lur eta urak kutsatzen dituena, berdeguneak akabatzen dituena… eta gainera, beranduago erreko diren hondakinak etengabe sortzen dituen eredu jasanezina da. Baina, eredu honek aurrera jarraituko du, herritar gehienak kaltetzen dituen arren, gutxi batzuen patrikak gehiago betetzeko baliogarria izaten jarraitzen duen bitartean.

         Guri dagokigu, herritarroi, hondakinen berrerabilpena eta birziklapena eskubidea eta aldi berean, betebeharra izatea eskatzea, bizitzeko egokiagoa izango den mundu bat lortzeko. 

         EGUZKIn, helburu bikoitza lortzeko lanean jarraituko dugu: sortutako hondakin kopurua murriztea eta hondakinak modu egokian jasotzea, hauek berrerabili eta birziklatu ahal izateko. Nahiz eta, batzuek, Barakaldoko PSOEk egin duen bezala, gure arreta desbideratzeko azpilanak egin.
 
BARAKALDOKO EGUZKI
2012ko ekainaren 11an

jueves, 7 de junio de 2012

LOS RECORTES SOCIALES SON UNA BASURA

Los recortes sociales son una basura
•Esta mañana se ha desarrollado una concentración ante el Departamento de Acción Social del Ayuntamiento de Barakaldo. En esta movilización se han tirado bolsas y colocado cubos y contenedores de basura en la entrada para representar el malestar que producen las políticas de recortes sociales y nulo desarrollo de propuestas para la creación de empleo digno por parte de los consistorios de la Margen Izquierda.
Gastu Militarrik EZ!!
Esta iniciativa surge para anunciar la celebración de la “Decimonovena Marcha por Ezkerraldea”, que se saldrá este sábado 9 de junio a las 12 del mediodía de la Plaza del Kasko en Sestao bajo el lema “Contra el Paro y los Recortes Sociales. Gastu Militarrik EZ!”.

Enlace al vídeo de la noticia: http://www.youtube.com/watch?v=vmkeofdOIO8&feature=plcp
 
MARCHA por EZKERRALDEA

•Con esta iniciativa se ha querido visualizar que las políticas de recortes en material laboral y social están dando lugar a un espectacular aumento del paro y la pobreza en Barakaldo, y en el conjunto de la Margen Izquierda. Así,
-En los 5 primeros meses del año 2.590 personas más, de la Margen Izquierda, han terminado en la cola del paro.
-El 56% de las personas desempleadas de Barakaldo no cobra ningún tipo de prestación social. 5.224 personas no tienen ninguna ayuda pública para llegar a fin de mes.
-Las 200 toneladas de alimentos que repartió el año pasado el Banco de Alimentos de Ezkerraldea serán insuficientes este año. El Banco de Alimentos reparte lotes de comida que llegan 6.000 personas en la Margen Izquierda, de las que 5.000 pertenecen a Barakaldo y el resto a Sestao.
-Productos como legumbres, arroz, pasta, patatas, aceite, leche, frutas y verduras cada vez dan menos de sí por el incremento de las familias demandantes de los mismos. Así, el Banco de Alimentos de Barakaldo atendió a 381 familias más en el último trimestre del año 2011.
-El comedor social de Cáritas Barakaldo no da para más. En este recurso asistencial de primera necesidad sólo se puede dar una comida diaria a cerca de 100 personas. Hay muchas más que se acercan al mismo y, por desgracia, no pueden ser atendidas. 
Comités de Empresas, Sindicatos y Colectivos Sociales de Ezkerraldea:

Asamblea de Parad@s de Barakaldo, Sestao, Portugalete y Santurtzi, Berri-Otxoak (Barakaldo), Ezkerraldeko 15M, Barakaldo, Portugalete eta Sestaoko Gazte Asanbladak, “La Kelo” Gaztetxea (Santurtzi), Karibe Kolektiboa (Sestao), Grupo de Trabajo Permanente por los Derechos Sociales (Sestao), Asamblea Anti-Desarrollista, Andere Bidatz Talde Feminista (Portugalete), Centros Asesores de la Mujer de “Argitan” (Barakaldo) y “Neba-Neba” (Sestao), Pentsionistak Martxan y KAKITZAT.
ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, CGT y CNT
Nuevas Adhesiones de:


-PETRONOR, AMARRADORES DE BILBAO, PRÁCTICOS DE BILBAO, REMOLCADORES DE BILBAO, SUPERMERCADOS DIA, HIERROS ABRA, TPN, SERTISA, CNC, TWINS ALIMENTACIÓN, IMELSA.
Adhesiones de Empresas y Secciones Sindicales de:
ABB, NERVACERO, CONSTRUCCIONES NAVALES DEL NORTE (CNN, LA NAVAL), ACB-ARCELOR MITAL, FERSINT, BEC, BOMBARDIER, PRODUCTOS TUBULARES, SERVICIOS SIDERÚRGICOS CENTRALIZADOS, MASA NORTE, DANSA, SANCHEZ PANDO, TECOPLAST, CARNICAS RODERO, TALLERERS GALAFER, GUERIN, ALSTHOM…

OIHU 6.zbk



















Oihu gazte buletinaren 6 zenbakia prest daukagu eta hurrengo egunetan kalean eta herriko taberna ezberdinetan topatuko dugu. Hilabete honetan: krisiaren inguruko artikulua, Hala Dziporen artikulua, nazioen munduakei elkarrizketa... besteak beste.

martes, 5 de junio de 2012

EKAINAREN 8an IROLA IRRATIAREN INGURUKO HITZALDIA

Ostiral honetan Ekainak 8, 19:30tatik aurrera Irola Irratiaren inguruko hitzaldia izango dugu Eko-Barakan. Aukera paregabea irrati libreen eta Irola irratiaren inguruko gauza gehiago jakiteko. Beraz anima zaitezte etortzera.

BIDEO FORUMA: PALESTINA

Ekainaren 14an Eko-Barakan palestinaren inguruko Bideo Foruma izango dugu: The Iron Wall" filmarekin, 19:00etatik aurrera. Gainera aste honetan eta hurrengoan Palestinaren inguruko "Hamaika Begirada Palestinari, Euskal Herritik" ikusteko aukera izango dugu.