lunes, 20 de enero de 2014

BGAren agerraldia San Bizenteko jaietan

Komunikatua:



Gabon guztioi! Barakaldoko gazte asanblada gara eta gure burua zein gure proiektuak aurkeztera gatoz.
Lehenengo eta behin, orain arte egin dugunaren berri eman nahi dizuegu. Oleta gaztetxetik bota gintuztenetik, ez dugu gazteentzako espazio liberatu baten aldeko borrokan etsi, argi ikusten dugulako herri honetako gazteriak horren beharra daukala, haren iniziatiba, kritikotasuna eta autonomia era egoki batean garatu ahal izateko.
Beraz, gure mezua eta aldarria jendearengan txertatu nahian, gaztetxe ibiltarien dinamika martxan jarri genuen, non gaztetxe baten egingo genituzkeen ekintzak kalera atera genituen. Bertan kultura askea, formakuntza eta elkarlana ideiak errealitate bihurtu genituen.
Baina ez gara kalearekin konformatzen, kalea ez baita nahikoa gure jarduera guztiak garatu ahal izateko, hortaz, gaztetxe baten beharra ezinbestekoa dela deritzogu, eta hauxe bera da gure proiektua, gazte guztien espazioa izango den eraikin bat okupatzea, eta kultura aktibo zein pentsamendu kritikoaren egoitza bihurtu.
Begi bistan dago mundu aldrebes hau hankaz gora dagoela, baina guk ez dugu ezer egin, horrela eman digutelako. Gu ez gaude aberatsen zein politikoen trapu zikinak garbitzeko prest, are gehiago, ez ditugu haien zilegitasuna eta boterea onartzen! Gure errealitatea eraiki nahi dugu, era asanblearioan, errespetuan oinarrituz eta gure printzipioekin leialki jokatuz!
Hemendik deialdia eta gonbitea luzatu nahi diegu aurkezten zaigun mundu honi buelta bat eman nahi dioten gazteei, gaztetxea guztion etxea delako. Denak ez gara berdinak eta bakoitzak bere moduan eta ahal duen heinean parte hartzen du, baina guztion apurrak baturik mendiak eraiki ditzakegu, gazte indarra geldiezin baita! Denak gara ezinbesteko guztiona den borroka honetan!
Gazte, lotu zaitez borrokara! Gazteria batuta garaiezina da! Gora Barakaldoko gazte asanblada! Gora Barakaldoko gazteri anitz eta kritikoa!


Bideoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario