lunes, 10 de marzo de 2014

Martxoak 8

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela medio eta gure herrian emakume langileak jasaten duen egoera ikusita, argi dago borroka feminista indarrean jarraitu behar duela. Egunero emakume langileen aurkako erasoen berri dugu: abortuaren legearen erreforma, Mega Parkeko (zein beste lanpostuko) emakume langileen prekarizazioa, multinazionalen dendetako iragarkien ikuspegia emakume objektu eta kontsumo-izaki bezala, indarkeria matxista… Zapalkuntza honen aurrean, herriaren formazioa, partaidetza eta antolakuntza ezinbestekoa da. Emakume langileari ahotsa eman behar zaio, hain zuzen, Barakaldoko Udalak martxoaren 8an ukatu zuena: berdintasunaren aldeko martxa antolatu zuen argazkia atera eta kontzientzia garbitzeko, baina honen amaieran herriko eragile feministen kontzentrazioari megafonia ukatu zion.

Honen aurrean, BGA eta Barakaldoko gazteria feminista antolatua lanean jarraituko dugu parekidetasunean oinarritutako erlazio eredu baten eraikuntzan. Betiere, emakume langilez osatutako eragile feministen analisiei jaramon eginez eta ahal den heinean gure laguntza eskainiz.

Ezin da ezer ospatu irabazi gabe, ezin da irabazi borrokatu gabe, borroka aurrera eramateko premiazkoa da antolakuntza.

Gora emakume langilearen borroka!

Birritan zapalduak, birritan iraultzaileak!

Emakume guztiak eskubide guztiak!


jueves, 6 de marzo de 2014

MARTXOAK 3, GAZTE LANGILE ANTOLAKUNTZA SORTZEN



Pasa den martxoaren 3an Europar batasuneko agintariak eta enpresa multinazional zein bankuen agintariak bildu ziren Bilbon. Krisi ekonomiko eta txirotasunaren errudunak Euskal Herrira etorri ahal zirela uste zuten gure aurpegira barre egitera, Guggenheimean biltzen ziren bitartean. Euskal Herriko jendea honen aurrean kalera atera zen, bere amorrua azaleraziz eta argi utzi zuen hemen ez ditugula nahi. Euskal gazteriak eta Barakaldoko Gazte Asanbladak argi dauka bere etsaiak, pentsatuz, eztabaidatuz eta azkenean ekinez garaituko ditugula; ez dugulako inposatutako errege faxistarik nahi, ez gure izerdiarekin aberasten diren enpresa-bururik, ez Europak inposaturiko agintariak onartzen ez eta handik datozkigun murrizketak ezarri nahi ere. Bideoa

Gazte blokeak Arriagatik irtendako manifestazioan parte hartu zuen. Bloke hau herrialde ugarietatik etorritako gazteek osatzen zuten (ia mila pertsona inguru), eta ikaragarrizko gazte batasuna erakutsi zuen. Manifestazioan bakoitzak nahi izan zuen eran aldarrikatu zuen bere amorrua: batzuk aldarriak edota lemak botatzen, beste batzuk pegatinak, kartelak eta holakoak jarriz eta, azkenengo batzuk, pintura botaz, pintadak eginez eta kristalak eta erakusleihoak apurtuz, azken hauek kriminalizatuak izan direlarik. Gazteok aspaldi ondorioztatu genuen gure etorkizunaren jabe egiteko gu geu izan behar garela borroka horretako aktore nagusiak, nahi duenak nahi duen eran bere amorrua kaleratuz eta sekula ez dugu onartuko gazteri kritiko, burujabe eta errebelde honi zuzentzen zaizkion epaiak. Gazteok gure hautua egina daukagu eta aspaldi ekin genion sistema ustel honen inposaketei aurre egiteari, eta argi daukagu bai langile klaseari zein gazteriari zuzentzen zaizkion erasoak desobedientziaz edota guk geuk hautatutako bideekin aurre egingo diegula, suari suarekin aurre egin behar zaiolako.

Telebistan, egunkarietan zein aldizkarietako titularretan esaten zuten Bilboko komertzioek erasorik larrienak jaso zituztela eta Bilbok eman zuen itxura penagarria izan zela. Alde batetik esatea Bilbok eman zuen itxura kalera atera ziren jendeak eman ziola, eta amorruz eta larritasunez margotutako itxura utzi zuten, gaur egungo gizarteak bizitzen ari duena, hain zuzen ere. Bestalde, nahiz eta komertzioak izendatu, esatea kaltetu ziren lekuak alde batetik, bankuak, gobernu militarra eta eusko jaurlaritza izan zirela eta beste aldetik, multinazionalen komertzioak (inditex, kasu). Bankuak, gobernu militarra eta eusko jaurlaritza krisiaren errudunak dira eta Zara, Pull & Bear, Desigual eta Stradivarius langileen esplotazioa eta miseria sustatzen dute. Beraz gure erasoak defentsa gisa hartzen ditugu, hala nola, guk zapaltzen gaituen kontra joatea guztiz bidezkoa delako, lapurtzen dizunari lapurtzea legezkoa delako. Hala eta guztiz ere, istilu batzuk komertzio txikietara pasa ziren. Ile-apaindegi baten adibidea egon zen baina bakarrenetakoa izan zen. Honekin ez dugu aitzakiarik jarri nahi baizik eta arduratsu jokatu, tesia ezin da praxira eraman perfektuki, beti egon daitezke kalte kolateralak.

Beraz, kale erantzun honi irainez edota kriminalizazioz erantzun nahi dionak jakin dezala Euskal Herriko gazteri kritiko eta antolatua aurrean topatuko duela, ez gara mass mediak dioen bezala “jóvenes violentos” edota “vándalos”, honek ez daukalako inolako fundamenturik; akaso bortizkeria erabiltzea gustoko dugu ala? Biolentzia erabiltzen dugula onartzen dugu baina sistemak ez digulako beste biderik uzten. Aitzitik burua makurtzeari uko egin geniola eta, bortizkeria medio gisa erabilita, beraien biolentziari aurka egiten diogu. Euskal gazteriak ez du bortizkeria gogoko baina gorroto gehiago diogu sistemak kondenatzen gaituen bizitza hau bizitzera, eta ondorio hauen aurrean, biolentziaren bidez gure helburuak lortuko ditugu, parekidetasunean eta bakean oinarrituriko mundu berri bat eraikitzearen helburua, alegia. Borroka egin nahi ez duenak borroka ez dezala egin, baina ez dadila sekula gure aurka jarri, irabazten dugunean eskubideak eta lorpenak guztiontzako izango direlako. Proletargoak ez dauka ezer galtzeko bere kateak izan ezik, aitzitik mundu oso bat dauka irabazteko.


GORA BARAKALDOKO GAZTERI KRITIKO ETA ERREBELDEA!!
  
GORA LANGILE BORROKA!!