domingo, 25 de mayo de 2014

KUADRILA EGUNA 2014



Maiatzaren 17an kuadrila eguna bizitzeko aukera izan genuen. Bertan jarduera anitz kalera atera ahal izateko aukera izan genuen gazteok, haien artean txapelketa ezberdinak, olinpiadak, bazkari herrikoia, poteoa musikarekin, etab.

Benetan egun polita gelditu zen larunbat hura, zeinetan gazteok aditzera eman genuen subjektu antolatu eta aktiboa garela, eta, gaineratu beharra dago, gazteon arteko harremanak sendotuz, gazteon arteko batasuna jorratzen goazela.

Guztiontzako lekua egon zen Bagatzako kaleetan aurrera atera ziren ekintzetan, edonor parte hartu zuelako, eta benetan giro ederra suertatu zen.

Esan beharra dago, edozein ekintza egiten zirela (jolasak, bazkari prestaketa, norgehiagokak, etab) parte hartzea nabarmena izan zela eta partaideen jarrera ezin hobea.

Beraz, Barakaldoko Gazte Asanbladatik gure zorionik beroena opa nahi diegu Bagatzako kuadrila eta gazte guztiei egun hartan erakutsi izan zuten konpromiso eta alaitasunagatik.

Gazte indarrak ez dauka mugarik! Horrela segi!

BULTZA GAZTE ANTOLAKUNTZA!!















jueves, 22 de mayo de 2014

ZAS EN TODA LA EUROPA



Honakoan, Barakaldoko Gazte Asanbladak kanpaina berriari ekin dio europar hauteskundeen harira, hauteskunde-paneletan pankartak jarriz. Hauetan, Europar Batasunaren errealitate gordina irudikatzen dugu, eredu sozialaren antitesia dena, alegia. Europak gaur egun jarraitzen duen eredua Troikak eta FMI-k agindutakoa da, inork ez hautatutako botere ekonomikoek langile klasea zapaltzeko neurri eta legeak biltzen dituena, hain zuzen. Europa kapitalista, inperialista, patriarkala, jabego pribatua eta murrizketak bultzatzen dituena… da gutxiengo batek gehiengoari inposatzen diona.

Ekintza honen bidez, BGAk, Barakaldoko gazteriari kritikotasunez eta burujabetzaz joka dezan helarazi nahi dio. Ez dugu alderdi batentzako botoa eskatzen ezta abstentzioa ere, gazte asanblada alderdi politikoetaz haratago kokatzen da. Gure baitan edozein ideologia ezkertiar topa daiteke eta horizontaltasunez erabaki dugu gure mezua Europar Batasunaren aurka zuzentzea. 

Sistema kapitalista eta patriarkalari aurre egiten dion kolektibo bezala, gure betebeharra ez da jendea heztea edo zer egin behar duen esatea, gure betebeharra jendeari beste alternatiba bat dagoela ikustaraztean datza. Barakaldoko langile, ikasle, langabe edo prekario den gazte orori begiak irekiko dizkion kritikotasuna eta burujabetza  garatzearen alde borrokatzen dugu. 

“Emaiozu ZAS EN TODA LA BOCA europa kapitalista eta inperialistari”

EUROPAR BATASUNARI SUA!!

BULTZA GAZTE ANTOLAKUNTZA