jueves, 10 de julio de 2014

BARAKALDOKO JAIAK 2014: FESTARAKO PREST

Barakaldoko jaiak hastear daude eta urtero lez gazteok gazteontzako egitaraua prestatu dugu. Aurtengoan Gazte Egunaz eta Makauen Gazte Konpartsan egongo diren jarduerez gain, Kobazulo Gaztetxean ere aisialdi aske batez gozatzeko aukera izango dugu:
  • Astelehena 14 18:00etan txorizada eta txiki-txokoa Botxo plazan (Kobazulo ondoan).
  • Ostirala 18 17:30ean ping-pong txapelketa eta pintxo potea Kobazulon. Txapelketan parte hartzeko Makauenen edo Ezpitsuak-en txosnan izena eman.
Besterik gabe, jaietan parte hartzeko, kaleak hartzeko, herritarron arteko harremanak lotzeko, benetako jai herrikoiak bultzatzeko eta, azkenik, ondo pasatzeko deia luzatzen dizuegu.





martes, 8 de julio de 2014

LANGABEZIA ETA ERREPRESIOAREN AURREAN LANGILE BORROKA

Gaur goizean ezkerraldeko eta meatzaldeko langabeen asanbladek, enplegu gabeko pertsonen kolektiboek eta langabezia, pobrezia eta bazterketaren kontra borrokatzen duten zenbait eragilek giza kate bat egin dute Sestaoko Lanbidetik BBK-ra. Ekintza honek pasaden urtean EAJ-k bultzatutako murrizketei eta eskubideen galerari aurre egiteko BBK-ren sukurtsal bat okupatzeagatik ezarritako isuna salatzea du helburu. Beti bezala sistema honek ahulenen aurka gogor jotzen du, batez ere antolatuta eta borrokan murgilduta badaude, eta nahiz eta isunaren aurkako errekurtsoa jarri, azkenean ordaindu behar izan da. Baina honek ez du esan nahi sistemaren errepresioaren aurrean kikilduko garenik, bai zera, indar handiagoarekin jarraituko dugu murrizketen, langabeziaren eta pobreziaren, hau da, kapitalismoaren aurka borrokatzen.




lunes, 7 de julio de 2014

BARAKALDOKO ZABORREN KUDEAKETA: TXAPELDUNAK ERRAUSTEN

Hauek dira Eguzkik pasa dizkigun datuak barakaldoko hondakinen kudeaketari buruz: