martes, 30 de septiembre de 2014

GAZTERIAREN ARGIA MAKALA II GAZTETXEAN SARTU DA

Eguzkia lagun izan genuen pasa den larunbateko Makala II gaztetxearen inaugurazioan. Gazte ugarik parte hartu zuten eguerdiko poteo musikatuan, San Bizenteko auzoa musikaz apainduz. Baina eguzkia ez zen bisitan etorri zen bakarra, munipak agertu baitziren ekitaldia hastear zegoenean, hau arratsaldera mugiaraziz eta bazkaria barruan egitera behartuz. Bazkalostean, ekitaldia egin eta gero, jendea gogotsu parte hartu zuen joku partehartzaileetan eta ping-pong txapelketan. Horrez gain, Makala II-n ze tailer edo ekimen egin nahi zuten plazaratzeko aukera izan zuten. 

Ekitaldian irakurritako testua:

Hamaika izan dira jaso ditugun erasoak eta hamaika jasoko ditugunak, baina bagenekien zertara gentozen, mundu berri eta zuzenago baten aldeko borrokaren bidea ezbeharrez josita zegoela jabe ginen eta, beraz, aditzera eman nahi dugu pairatu ditugun desalojoak, identifikazioak, mehatxuak eta abarrak ez gaituztela gure sinesmen eta ideietatik tutik ere mugituko.

Halere, ez daukagu inolako asmorik eraso guzti hauen aurrean beso gurutzaturik geratzeko, ez baikara pasiboak ezta konformistak ere, eta hona hemen gure erantzuna ta hitz hauen adibiderik argiena, gaztetxe zahar-berri honen okupazioa, alajaina, non gure proiektuak garatuko ditugu indar berrituaz, berriz ere San Bizente Barakaldoko okupazio mugimenduaren erdigune bilakatu dadin.

Argi eta garbi esan nahi diegu gutaz gezurrak zabaltzen dutenei, politikari, enpresari zein komunikabideei, ez dugula ezer ezkutatzeko, ez baikara inoren eta ezeren beldur eta gure xede nagusia Barakaldoko herriarekin konektatzea dela, gure gazte iniziatiba eta ideiak ozen eta garbi plazaratuz. Gu herri xehea gara, ta eurak, aldiz, patrikak besteon kontura betetzen dituztenak, eta gure aurka datoz, gu zuzenean seinalatzen ditugulako errudun gisa.

Gaztetxe berri hau borroka honen erreferente bilakatuko da, gazte indarrez euren negozio usteletan murgilduta dagoen herri hau itzartuz, ta egoerari buelta emanez.

Honen bidean, deia luzatu nahi diegu espekulazio zein ustelkeriaren kontra eta autogestio ta berdintasunaren alde borrokatu nahi duten gazte orori, asanbladak igandetan 17:30-etan Makala ll gaztetxe berrian egiten direla gogoratuz.

Aipatu beharra dago, parte hartzea edozein modukoa izan daitekeela, bakoitzaren ahalmen ta nahien arabera izango dela, bai urtean zehar garatuko ditugun tailer zein ekintzetara gerturatuz, edo koordinazio bileretan parte hartuz, gaztetxearen eginkizuna egituratuz.

PENTSATU, ANTOLATU TA BORROKATU!

GORA BARAKALDOKO GAZTERI KRITIKO TA ERREBELDEA!

GORA BARAKALDOKO GAZTE ASANBLADA!

Inaugurazio eguneko argazkiak:















































viernes, 19 de septiembre de 2014

MAKALA II GAZTETXEAREN INAUGURAZIOA

Hurrengo larunbatean, Irailak 27, Makala II gaztetxea inauguratzeko eguna prestatu dugu. Gazteriaren presentzia eta partehartzea bermatzeko programa ondorengoa da:

  • 12:30 - Makala II-n hasiko den POTEO MUSIKATUA.
  • 14:00 - EKITALDIA
  • 15:00 - BAZKARIA 3 €. Tiketak Pasajes, Adnarik, Sanbiko Garagardotegi eta Argalarion salgai.
  • 17:30 - JOLAS PARTEHARTZAILEAK. Twister erraldoia, ping-pong, dardoak...
Makala II gaztetxetik Barakaldo berria eraikitzera goaz. Atzean geratuko zara? Eman pauso bat autogestioaren eta elkarlanaren alde!

HERRI BAT GAZTETXE BAT!



lunes, 8 de septiembre de 2014

ONGI ETORRI MAKALA II GAZTETXEA

Un desalojo, otra okupación. Hori izan da desalojoaren berria jaso ostean Kobazulo Gaztetxearen proiektuan konprometitutako jendearen buruan behin eta berriz errepikatu den ideia. Guztiz bidezkoa den ideia, baina indarrean den legedi “demokratikoak” zapuztu duena. Horregatik, alkatearen besaulki erosoetatik zuzendutako proiektu komun honen hondatzearen aurrean, gune aske eta autogestionatu berri bat sortuz erantzun dugu, okupazioaz baliatuz. Egun Barakaldon milaka etxe eta lokal hutsik, uzte egoeran edo bankuen eskuetan egoteak giza inteligentzia iraindu eta herritar xumeen aurkako eraso zuzena da, hauen funtsezko beharrak asetzen ez diren heinean. Hortaz, okupazioa gazteria kritikoak berea dena bereganatzeko tresna bezala aldarrikatzen dugu, udaletxeak, jabetza pribatuaren izenean, eraikinen hondatzea eta espekulaziori ematen dion babesari aurre eginez.

Makala II-k Barakaldoko gazteriaren antolakuntza bermatuko du, betiere parekidetasuna, lan komuna eta elkartasuna oinarritzat hartuz eta alkateak zein bere enpresa lagunek inposatutako aisialdi eta kultura eredu kontsumista, sexista eta pasiboaren kontrako alternatiba sortuz. Gainera, San Bizenten auzolana bultzatzeko lan egingo dugu, bizikidetasun soiletik elkarlaguntzara igaroz. Bestalde, Makala II gaztetxea sistemak sortutako bidegabekerien aurkako kritiken erdigune bihurtu behar da, hala nola aldaketa sozialaren alde borrokatzen duten kolektiboen elkargune.

Gogoratu beharra dago leku honetan bertan orain dela 5 urte Makala gaztetxea egon zela. Udaletxeak berriz, nola ez, Makalaren desalojoa bide administratibotik aurrera eraman zuen, izan ere, nahiz eta jabeak sutsuki presionatu, hauek ez zuten salaketarik jarri. Azkenengo 5 urteetan lokala auzoari itxita, hustuta eta etengabeko hondatzeari utzita egon da. Aurretik esandakoagatik, eta erakunde publiko zein jabeen arduragabekeria kontuan hartuta, Kobazulo Gaztetxearen proiektua Makala II-ra mugitzea erabaki dugu.

Amaitzeko, gaztetxearen antolakuntza eta gestio asanbladak irekiak izango direla azpimarratu nahi dugu. Hortaz, gure ahotsak ahalik eta indar eta aniztasun gehien lortzeko, Barakaldoko gazteei asanbladetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen diogu.

Mila esker ate bat itxita beste bat irekitzea ahalbidetu eta elkartasuna zein babesa adierazi duen eragile eta norbanako orori.

CAS
Un desalojo, otra okupación. Esa ha sido la idea que ha retumbado en la mente de toda la gente implicada en el proyecto de Kobazulo Gaztetxea tras conocer la noticia del desalojo. Una idea, totalmente legítima, que la legalidad “democrática” vigente se ha encargado de desbaratar. Por ello, frente a esta nueva destrucción de un proyecto comunitario, orquestada en los cómodos sillones del despacho del alcalde, nuestra respuesta es la creación de un nuevo espacio liberado y autogestionado en el pueblo, utilizando la okupación como medio. Es un insulto a la inteligencia humana, a la que se le presupone capacidad de razonamiento, y un ataque a las capas populares que miles de locales y viviendas en Barakaldo estén vacías, en situación de abandono o en manos de los bancos mientras no se aseguran las necesidades básicas de las personas. De manera que reivindicamos la okupación como herramienta de empoderamiento que tiene la juventud consciente frente al ayuntamiento, que defiende el deterioro y la especulación de los inmuebles en nombre de la propiedad privada.

Makala II posibilitará la organización de la juventud barakaldesa en torno a los principios de equidad, trabajo común y solidaridad, creando una alternativa de ocio y cultura opuesta al consumismo, sexismo y pasividad impuestos por el alcalde y sus empresas amigas. Además, trabajaremos para impulsar el trabajo comunitario con el barrio de San Vicente, pasando de la mera convivencia a la ayuda mutua. Por otra parte, el gaztetxe Makala II debe convertirse en el epicentro de la crítica al sistema y las injusticias que provoca, así como en el espacio de reunión de los colectivos que luchan por un cambio social.

Cabe recordar que hasta hace 5 años hubo un gaztetxe (Makala) en este mismo lugar, que el ayuntamiento, una vez más, se encargo de desalojar. Dicho desalojo se produjo por vía administrativa, ya que a pesar de las continuas presiones, el equipo de gobierno del PSE no consiguió que los dueños hicieran efectiva una denuncia. Durante los últimos 5 años el local ha permanecido cerrado al barrio y condenado al abandono y deterioro. Por todo esto, y ante la dejadez e inmovilismo de las instituciones públicas y los propietarios, hemos decidido trasladar el proyecto de Kobazulo Gaztetxea a Makala II.

Para acabar, queremos resaltar que las asambleas para la organización y gestión del gaztetxe serán abiertas. De modo que aprovechamos para invitar a la juventud de Barakaldo a participar en las mismas, para que nuestra voz acumule la mayor variedad y fuerza posibles.

Gracias a todo colectivo e individual que se ha solidarizado, ha apoyado y ha permitido que tras cerrarnos una puerta se haya abierto otra.

HERRI BAT GAZTETXE BAT!

DESALOJORIK EZ ERANTZUNIK GABE!

OKUPAZIOA EZ DA DELITUA!

GORA BARAKALDOKO GAZTE ASANBLADA!

GORA ZUEK!

Herrikoloreren kronika eta bideoa:
http://www.herrikolore.org/index.php/herri-mugimendua/gazteria/4722-barakaldoko-gazteriak-gaztetxe-berriaren-ateak-ireki-ditu-makala-gaztetxea-izan-zen-lokalean