lunes, 6 de octubre de 2014

BADATOZ BEURKO-BAGATZAKO JAIAK 2014

Aurten ere egitarau oparoa egunean zeharreko parte hartzea sustatzeko. GORA JAI HERRIKOIAK!

OSTEGUNA, 9 

Txupinazo eguna 

Aurten Selfie lehiaketa: bidali zure jaietako selfia, iganderarte, zbk. honetara 688.846.332 eta astean zehar Fotos Samarren izango duzu eskuragai. 

11:30 Urtero bezala Ciro´s tabernak txitxirioak tripakiekin banatuko ditu jaiak berotzeko 
19:30 Koadrilen topaketa plazan 
20:00 Aurtengo Pregoia Beurko Bagatza Bizirik Jai Batzorde berriaren eskutik 
20:30 Sardina dastaketa Kabutxu arraindegiak eskainita 
20:30 Pintxo-potea Trifi, Numancia, Luna eta El Ahorro tabernetan 
20:30 Miminos tabernak eta Quesos y más dendak produktu dastaketa antolatuko dute 
20:30 Dantzaldia plazan Dangiliske taldearekin
20:30 Aitana tabernan musika zuzenean, jaietan zehar
20:30 Haroin Iru tabernan Sagardole taldearen kontzertu akustikoa.
21:00 DJ Street warriors Carpe Diem tabernan


OSTIRALA, 10

Mozorro eguna

18:30 Bat, bi, hiru festa! “GOAZEN DANTZARA”. Txikientzat dantzaldia plazan
20:00 Surikgabeko suzko zezenarekin guztiak korrika egitera!!
20:00 Haur mozorro lehiaketa Ibarrakaldu tabernak antolatuta
20:00 Compromiso taldearen kontzertu akustikoa Carpe tabernan
20:30 Las Quinielas tabernak sardina dastaketa antolatzen du
21:00 Rally Paseoa hastera doa, hurbildu Xake plazara eta parte hartu
22:00 Kontzertuak LA CONTRA eta ITZIARREN SEMEAK taldeekin Xake plazan
00:30 Nagusientzat mozorro lehiaketa Ibarrakaldu tabernak antolatuta
02:00 Itsasadar Sagardotegiaren eskutik DJa, festak jarrai dezan

LARUNBATA, 11

Jai Herrikoien aldeko eguna

10:30 Akerrak MTB taldeak, bizikleta-gynkana antolatu du Boulevard Beurko plazan
11:00 Hautsa kendu txistu eta danbolinari eta parte har ezazu Ibarrakalduk antolatutako txistulari topaketan
11:00 Nekazal eta artisautza azoka
11:00 Bodegilla la Cepak bere txalaparta kalera aterako du
11:00 Suak piztu eta sukaldatzen hasi! Paella eta tortilla txapelketaren hasiera
11:30 Txiki-Txokoa Flan plazan
12:00 Ainara aisi taldeak bere gaztelu puzgarriak ekarriko ditu Flan plazara
12:00 Flash flash!! Urtero bezala argazki rallya ezin falta
12:00 Saskibaloia haurrentzat, Beurko Boulevard plazan. 3x3 txapelketa
12:00 Trikizulo taldeak bere musikarekin auzoa girotuko du.
12:30 Txalaparta ibiltaria Barakaldoko txalapartarien eskutik.
12:30 Bagatzako I. haur molto Grand Prix-a. Ekarri zure motorra eta ahaztu kaskoa!
13:00 Las Quinielas tabernak parrillada antolatuko du.
13:00 Trifi tabernak txitxirioak tripakiekin eskeiniko du potea eskatzean.
13:00 Udal Bandaren kontzertua Xake plazan
14:00 Paella eta tortilla aurkezpena. Nork irabaziko du aurten?
14:30 Beluga tabernak paella eskeiniko du
15:00 Herri bazkaria. Ez geratu aulkirik gabe! Bazkaltzeko tresnak jai batzordearen esku
16:00 Dardo lehiaketa Haroin Iru eta Carpe artean
17:00 Aurten berriz ere, Alpino Turista taldeak eta Lindane-tuneleko eskalatzaileek 3. BAGATZA BLOCK MASTERa antolatu dute, 16 urtetik gorakoentzat, Bagatza eskolan
17:00 Igela txapelketa Ciro´s tabernan
17:30 Ur guda Xake plazan
18:00 Barakaldoko Gazte Asanbladak antolatuta, lonjen arteko txapelketa
20:00 Kaleak animatzeko, DJ Antxok bere musika-karroarekin auzoa girotuko du. Danak bere atzetik!!! Street bulder ta guzti!!!
20:00 Kontzertuak plazan herriko taldeekin, Ihes eta beste batzuk
20:30 La Mara y Gusen Kontzertua Ciro´s tabernan
22:00 DJ Sergi P. Crespo Beluga tabernan
23:00 Erromeria Haitzama taldearekin Xake plazan. Gorputza mugitzera!!!
23:00 DJ Lopi Haroin Iru tabernan
00:00 Urtero bezala auzoa geldituko dugu suziriak ikusteko
00:30 Umore-Play Back Xake plazan (Itsasadar Sagardotegian apunta zaitezte)
XX:XX Erromeria amaitzean, auzoan oso ezaguna den Flan txapelketa, plazako iturrian

IGANDEA, 12

Euskal jantzien eguna

10:00 Udal txistularien Diana
10:00 Indabak prest? Putxera txapelketaren hasiera
10:00 Bigarren eskuko eta truke azoka
11:00 Lutxanako Dultzaineroen diana
11:00 Nekazal eta artisautza azoka
11:00 Eskalada tailerra haurrentzat 3. BAGATZA BLOCK MASTER-ek antolatuta Bagatza eskolan. Leku berean, kromo trukea eta aurpegi-margoketa
12:00 Txiki-Txokoa Flan plazan
12:00 Argazki erakusketa plazan. Pasa zaitez eta har ezazu zurea!
12:00 Zanpantzarrak auzoan zehar
12:30 Kalejira Laguntasunako erraldoiekin
13:00 Umeen Dantza agerraldia Danetarako Danok, Laguntasuna, Erreka Ortu, Amaia, Ibai Arte eta Ibarrakaldu dantza taldeekin Xake plazan
13:00 Snabal tabernak indabak banatuko ditu
13:00 Las Quinielas tabernak parrillada antolatuko du
13:00 Beluga tabernak patatak errioxar erara emango ditu potea eskatzean
13:30 Amazur taldeak txalaparta emanaldia eskeiniko du plazan
14:00 Zuen Putxerak aurkeztu. Nork irabaziko ote du?
14:30 Auzoko dendek eskeinitako produktuen saskiaren zozketa eta sari banaketa
15:00 Herri bazkaria. Ea nola dauden indaba horiek!! Bazkaltzeko tresnak eta ogia jai batzordearen esku
16:30 Tute txapelketa Ciro´s tabernan
17:30 Mus txapelketa plazan
18:00 Actuación de danzas a cargo del Ibarrakaldu en la Plaza del Ajedrez
18:00 Futbito txapelketaren finala Beurko institutuan
19:00 Sumba klasea denontzat plazan. Hator gorputza mugitzera!

ASTELEHENA, 13

Txikien eguna

18:00 Ane monna, oskola eta karramarroia, Maddi pirata antzezlanarekin Xake plazan. Sasibururen eskutik bere 23. Urteurrena ospatzeko
19:00 Xaboi tailerra Sanna dendak antolatuta

ASTEARTEA, 14

18:00 Oliver Magoak aho zabalik utziko gaitu bere ikuskizunarekin Xake plazan

ASTEAZKENA, 15

Sta. Teresa eguna

13:00 Trifi tabernak txitxirioak tripakiekin eskeiniko ditu potea eskatzean
13:00 Venecia tabernak paella eskeiniko du potea eskatzean
18:00 Maripili ipuin kontalaria Xake plazan
19:00 Txokolatada plazan, Gernika gozotegiak egindako txokolate gozoarekin
19:00 Mesa nagusia eta aurreskua Ibarrakaldu taldearen eskutik elizan
19:45 Jaien bukaerako traka. Hurrengo urtean gehiago!
20:00 Barakaldoko Orfeoiaren kontzertua elizan
20:00 Pintxo-pote Trifi, Numancia, Luna eta El Ahorro tabernetan



No hay comentarios:

Publicar un comentario