lunes, 18 de abril de 2016

BARAKALDOKO GAZTE ASANBLADAREN 10.URTEURRENA


Maiatzaren 7-ko (larunbata) BGA-ren 10.urteurrenaren ospakizunaren egitaraua itxi dugu jada. Gogoratu bazkarirako tiketak Makala II gaztetxean, Argalario Tabernan eta Indar Horibeltzen lokalean erosi ahal dituzuela 5 €-ren truke. Gainera, bazkarirako tiketa aurkeztuz BGA-ren 10.urteurreneko kamisetak 6 €-tan eskuratzeko aukera izango duzue, maiatzaren 7an bertan.

El programa para la celebración del 10º aniversario de la BGA (sábado, 7 de Mayo) ya está cerrado. Recordad que podéis comprar los tickets para la comida en el gaztetxe Makala II, Argalario Taberna y lokal de Indar Horibeltz a cambio de 5 €. Además, presentando el ticket de la comida podréis adquirir las camisetas del 10º aniversario de la BGA a un precio de 6 €, el mismo 7 de Mayo.






PRENTSAURREKOA (apirilak 9)

Atzo Gazte Asanbladak 10 urte bete zituen. Dorretxea gaztetxean sortu zenetik hamaika izan dira antolatutako asanblada, ekimen, kontzertu, hitzaldi, tailer eta abar. Hamarkada honetan asko izan dira gazteontzako askatutako eraikinak eta lokalak, hala nola, Dorretxea, Makala, Oleta, Kobazulo eta gaur aurkitzen garen gaztetxean, Makala II. Eraikin hauen okupazioak kapitalismoaren zutabe den jabego pribatuari eraso zuzena izateaz gain, bertan sistemaren logikatik at dinamikak garatu eta gazteria antolatzeko tresna eskaini digu. Hortaz, urte luzeetan hautsa hartzen eta espekulazioaren atzaparretan egon diren espazioak gazte eta herri mugimenduaren bilgune bilakatu izan dira. Hau guztia antolatu eta bideratu duena asanblada izan da, betiere gazte antolakuntza eta kritikotasuna bultzatuz.

Baina gure lana ez da gaztetxearen hormen barrura mugatu, izan ere gazteriaren problematika kaleratu dugu kanpaina ezberdinen bidez: prekarietatea eta langabezia, etxebizitza eta espekulazioa, euskara, kontsumismoa, feminismoa, errepresioa, kultura eta aisialdi alternatiboa, besteak beste. Gainera, hainbat ekimenetan herriko beste kolektiboekin elkarlanean aritu gara eta auzoko jaiak bultzatzeko jai batzordeetan parte hartu dugu.

Bidezkoa dena aldarrikatu eta horren alde borrokatzeagatik euren legalitate zikina eta errepresioa pairatu izan dugu: epaiketak, desalojoak, jazarpen poliziala... Gaurkoan ere gu kikiltzeko darabilten praktika hauen berri eman eta salatu nahi dugu 12 gazte auziperatuta daudela Makala II-ren okupazioa leporatuta. Jakin badakigu betidanik zaila izan dela Barakaldon gaztetxe bati proiektu honek beharrezkoa duen iraunkortasun minimo bat bermatzea, sistemaren makinaria fina baita horrelako kasuetan: epaitegien ebazpenen eta udaletxearen presioaren bidez bere helburua lortzen ez badute, bere polizia politikoaren biolentzia erabiltzen dute alternatiba oro suntsitzeko.

Hau esanda, maiatzaren 7an, larunbata, Barakaldoko Gazte Asanbladaren urteurrena ospatuko dugula adierazi nahi dugu. Egun osoko egitaraua prestatu dugu, non 20:00etan “Gaztetxeak defenda ditzagun” lemapean burutuko den manifestaziora deitzen dugu, gureaz gain, Euskal Herriko beste hainbat gaztetxe eta Gazte Asanbladak pairatzen duten egoera errepresiboa salatu eta okupazio, autogestio eta gazteon botere hartzeari bultzada emateko. Honekin batera, gure herriko kolektibo, antolakunde eta erakunde politiko askoren atxikimendua jaso dugu Makala II gaztetxea eta Barakaldoko Gazte Asanbladaren proiektuari babesa emanez.

Amaitzeko, gazte, eragile, talde eta pertsona orori maiatzaren 7ko urteurreneko ekimenetan parte hartzeko gonbitea luzatzen diegu.



RUEDA DE PRENSA (9 de Abril)

Ayer la Gazte Asanblada cumplió 10 años. Desde que se creara en el gaztetxe de Dorretxea han sido incontables las asambleas, actividades, conciertos, charlas, talleres, etc. organizados. En esta década han sido muchos los edificios y locales liberados para la juventud, como Dorretxea, Makala, Oleta, kobazulo y Makala II, en el cual nos encontramos. La okupación de estos edificios aparte de ser un ataque directo a uno de los pilares del capitalismo como es la propiedad privada, ha sido una herramienta para desarrollar dinámicas al margen del sistema y organizar a la juventud. Por ello, espacios que durante largos años han estado cogiendo polvo y a merced de la especulación, han sido ofrecidos al movimiento popular y juvenil. La asamblea ha sido la que ha posibilitado todo esto, siempre impulsando la organización y criticidad de la juventud.

Pero nuestro trabajo no se limita a las cuatro paredes del gaztetxe, ya que hemos sacado a la calle diferentes campañas denunciando la problemática juvenil: la precariedad y el paro, la vivienda y la especulación, el euskera, el consumismo, el feminismo, la represión, la cultura y el ocio alternativo entre otros. Además, hemos trabajado conjuntamente con otros colectivos del pueblo en diferentes actividades y participado en las comisiones de fiestas para fomentar las fiestas de los barrios.

Debido a nuestras reivindicaciones y lucha legítimas, sufrimos su sucia legalidad y su represión: juicios, desalojos, persecución policial… Hoy día siguen estas prácticas con la intención de amedrentarnos y, es por ello que, queremos aprovechar para denunciar que 12 jóvenes están imputados acusados de la okupación de Makala II. Somos conscientes de que en Barakaldo siempre ha sido difícil dar un mínimo de continuidad al proyecto que supone un gaztetxe, puesto que en estos casos el sistema pone en marcha toda su maquinaria: si con las resoluciones judiciales y la presión del ayuntamiento no consiguen su objetivo, utilizan su policía política para destruir cualquier alternativa.

Dicho esto, el próximo día 7 de mayo, sábado, celebraremos el aniversario de la Gazte Asanblada de Barakaldo. Para ello, hemos preparado un programa para todo el día, donde se celebrará una manifestación a las 20:00 bajo el lema “Gaztetxeak defenda ditzagun”, para aparte de la nuestra, denunciar las diferentes situaciones represivas que padecen los gaztetxes y Gazte Asanbladas de Euskal Herria e impulsar la okupación, la autogestión y el empoderamiento juvenil. Además, hemos recibido la adhesión de diferentes colectivos y organizaciones políticas del pueblo apoyando el proyecto del gaztetxe Makala II y la asamblea.

Para finalizar, queremos invitar a participar en las actividades del aniversario que se celebrará el día 7 de mayo a toda la juventud, diferentes organizaciones y personas.


Atxikimenduak/adhesiones:
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua, Barakaldoko Ikasle Abertzaleak, Barakaldon Libre, Berri-otxoak, CNT Barakaldo, Eguzki Barakaldo, EH Bildu Barakaldo, Ekologistak Martxan, Ernai Barakaldo, Ezkerraldea Anarkista, Ezkerraldea Antifaxista, La Huertaka Huertos Urbanos, Ibarra-Kaldu Elkartea, Indar Horibeltz, Irabazi Barakaldo, Iretargi, San Bizenteko Jai Batzordea.



GORA BARAKALDOKO GAZTE ASANBLADA!
HERRI BAT, GAZTETXE BAT!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada